presentacion_combinada

cup_bombinado

Gelak

Etxeak 4 logela bikoitz, 1 logela hirukoitz, 1 logela laukoitz ditu, eta sei bainugela. Halaber, beheko solairuan, beheko sua duen egongela bat du, non sukaldea eta janlekua baitaude. Goiko solairuan sukaldea eta janlekua dituen beste egongela bat dugu, eta bertatik sar liteke mendiaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen terrazara; gosariak hortxe zerbitzatzea da gure asmoa, eguraldia lagun.

Beheko solairuan (Arrabal Can Seuba kaletik sarrera nagusia duen solairuan, alegia), etxearen alderik zaharrenaren xarmak XV. mendeko jatorrira eramango gaitu. Etxearen alde horretan, bainudun logela laukoitz batez eta birentzako ohea duen beste logela batez gain, lasai-lasai kopatxo bat hartzeko prestaturiko egongelatxo bat ere badugu, ogia egiteko labe zaharraren ondoan kokaturiko egur-berogailu baten inguruan; bertatik sar gaitezke dolarera nahiz sotora.

Landa-etxea zaharberritzean, jatorrizko eraikinaren banaketari eta materialei eusteko ahalegin berezia egin da.